"Abendaño Txiki" blog honetan, txikien inguruko gertakari esanguratsu eta erakargarrienak ikusi ahal izango dituzue. En este blog "Abendaño Txiki" podréis tener acceso a los acontecimientos más relevantes y atractivos relacionados con l@s "Txikis".

lunes, 11 de noviembre de 2019

EUSKARAREN EGUNA


Euskararen egunean Flashmob-a egiteko asmoa dugu ESKUETAN BIZITZA abestiarekin. Hemen duzue abestia etxean etseatu nahi baduzue.



viernes, 25 de octubre de 2019

UDAZKENA


UDAZKEN KOLORETAN.....

Udazkena iritsi zaigula eta haurrak hostoekin esperimentan eta jolasten ibili dira. Asko gozatu dute!!







viernes, 18 de octubre de 2019

Kaixo berriro ere

Kaixo familiak,

Aurtengo ikasturtean ere blog honekin jarraituko dugu.

Irakasle talde berria dugu, ideia eta asmo berriekin.

ONGI ETORRI GUZTIEI!!!!!!! 




viernes, 1 de marzo de 2019

INAUTERIAK 2019

Zenbat  bisita!
Gaur denetarik izan dugu ikastolan, kolore guztietako bisitariak eta batzuk urrun urrunetik etorritakoak.
Goizean Ipar Polotik pinguino txiki-txikiak, arratsaldean espaziotik ibilitako astronautak, espazio-ontzia aparkatu eta hemen agertu dira.
Gero munduko artistarik onenak, eta bukatzeko eta bolada honetan izan ez duguna: euri ttantak.









martes, 5 de febrero de 2019

AGATE DEUNA 2019



Agate Deunaren bezperan, Euskal Herrian, ohitura zaharrak agintzen duenez, adin guztietako taldeak, herriak, auzoak, baserriak eta abar kantuz eta koplaz alaitzeko kalera irteten dira. Gu ere ohitura zaharra jarraituz eta mantentzeko asmoz, koplaz eta batez ere ilusioz beterik, Amalurra makila kolpez esnatzera irten ginen. 




  

viernes, 18 de enero de 2019

lunes, 3 de diciembre de 2018

Euskararen Eguna

Bai egun polita!!!
Letrak apaindu eta itsatsi leloa osatzeko. Gaztain bero-beroak gustura jan... ekintzak benetan dibertigarriak!

Giro ederra euskaraz ilusioz beterik jo-ta-ke aritzeko.


Euskaraz bizi nahi dugulako!