"Abendaño Txiki" blog honetan, txikien inguruko gertakari esanguratsu eta erakargarrienak ikusi ahal izango dituzue. En este blog "Abendaño Txiki" podréis tener acceso a los acontecimientos más relevantes y atractivos relacionados con l@s "Txikis".

lunes, 3 de diciembre de 2018

Euskararen Eguna

Bai egun polita!!!
Letrak apaindu eta itsatsi leloa osatzeko. Gaztain bero-beroak gustura jan... ekintzak benetan dibertigarriak!

Giro ederra euskaraz ilusioz beterik jo-ta-ke aritzeko.


Euskaraz bizi nahi dugulako!

viernes, 9 de noviembre de 2018

Ikasturte berri honetan, berriro martxan

Kaixo, familiak:

Berriro, hemen gaude!!!  Ongi etorri gure bloggera.

Gauzak politak eta oso interesgarriak egiten ari gara. Prest daudenean hemen eskuragarri izango dituzue.

Pazientzia pixka bat izan. ... eta agian, beldurra zer den jakingo duzue...


miércoles, 27 de junio de 2018

jueves, 17 de mayo de 2018

UDABERRIA




Hona hemen 5 urteko umeak VIVALDIren Udaberria antzezten:


Udaberria iritsi da eta loretxoak esnatzen hasi dira eguzkiari ongi etorria emanez. Zuhaitzetan dauden txoriak ere esnatu eta poz-pozik eta kantari daude. Hegan hasi dira mendien eta erreken gainean baina… bat-batean haizea, trumoiak, tximistak…EKAITZA! Euria hasi du eta txoriak kaioletan sartu dira beldurtuta.

Azkenean, ekaitza pasatu da eta tximeletak lorez-lore, txoriak kantari eta basoko animalia guztiak poz-pozik jarri dira.

 UDABERRIA IRITSI DA!!!!